22 octubre 2010

Europako Hiri Berde izendatu dute Gasteiz!!!!!

Gateizko biztanlea izanda, harro izateko arrazoia daukat, EUROPAKO HIRI BERDE izendatu baitute Gasteiz hiria,30 urtetan zehar hainbat interbentzio egin ditu natura berreskuratzeko asmoz .



Atzo, Stockholmen (Suedia) Europako Hiri Berde izendatu zuten Gasteiz. 2012an eta 2013an izendapen hori izango dituzten bi hiriak hautatu zituzten; 2012rako hautatu zuten Arabako hiriburua. Finalean, beste bost hirirekin aritu zen lehian. Egun, Europako Hiri Berdea Stockholmo bera da, eta datorren urtean Hanburgo (Alemania) izango da.
Esan beharra dago, Bartzelona, Suediako Malmö hiria, Islandiako Reikiavik  eta Alemaniako Nuremberg hiriei Gasteizek kendu diela saria.



GASTEIZKO ERAZTUN BERDEA:

ZER DA?
Hiriaren inguruko parke multzoa da. Parke horiek balio handia dute ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta elkarri lotuta daude, modu estrategikoan, ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez.



Eraztun Berdea pasa den mendeko 90eko hamarkadaren hasieran abian jarri zen asmo handiko proiektu baten emaitza da. Proiektu horren helburu nagusia zen, Gasteizko ingurumariak oneratzea eta lehengoratzea, ingurumenaren eta gizartearen aldetik. Horrela, aisialdirako eremu berde handia sortuko zen hiriaren inguruan.



Dagoeneko, 18 urte eman dira proiektuan lanean. Tarte horretan, lehengoratze jarduera garrantzitsuak egin dira hondatutako guneetan, ekologiaren eta paisaiaren aldetik. Era berean, hainbat gune egokitu da erabilera publikorako. Hala bada, egun Eraztun Berdeak 6 parke ditu finkatuak: Armentia, Olarizu, Zabalgana, Salburua, Alegría, eta Zadorra ibaiko parkearen Gamarra, Atxa-Landaberde eta Gobeu tarteak. Halere, hiriko ingurumarietan bada oraindik lehengoratzeke dagoen hainbat gune, eta, espazioak korridore ekologikoen bidez lotuko dituen sistema ere osatzeke dago.



Parkeen sarea osatzen denean Eraztun Berdea oinez zein bizikletaz zeharkatu ahal izango den osotasun bat izango da


ZER SUPOSATZEN DU ERAZTUN HAU IZATEAK?
Bizigiro aniztasun handia eskaintzen du, eta naturaren aldetik oso aberatsa den multzoa osatzen du. Basoak, ibaiak, hezeguneak, belardiak, soroak, sastrakadiak eta heskaiak dira hiriaren ingurumarietan hainbat ekosistema aurki daitekeen adibide. Gainera, ekosistema horietako batzuek ingurumenaren aldetik duten balioa nazioartean ere ezaguna da. Hori da berreskuratutako Salburuko hezeguneen edota Zadorra ibaiaren ekosistemaren kasua.




Bai gizartearen bai erabilera publikoaren ikuspegitik, Eraztun Berdeak aukera paregabeak eskaintzen dizkio jendeari paseorako, aisialdirako eta gozamenerako eta, betiere, naturarekin harremanean egoteko. Era berean, oso gune aproposa da hezkuntzako jarduerak eta ekimenak egiteko eta ingumenari buruzko sentikortzea sustatzeko.





Vitoria-Gasteiz hiritik hurbil, erdigunetik oso erraz iritsi daiteke Eraztun Berdeko parkeetara, bai oinez bai bizikletaz, berriki prestatu den hirizidorren sare baten bidez.



 
Iván Martín
 Salburua: Hezegune esparrua, non hegoaldera irekitzen diren bi urmael nagusi dauden.

 Ataria, centro de interpretación de los humedales de salburua
Ataria: Salburuko, Vitoria-Gasteizko eta inguruko biodibertsitatea eta natur ondarea ezagutarazteko jarduerak, txangoak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak... eskaintzen dituzte.

Armentiako basoa


Salburuako hezeguneak

20 octubre 2010

KREA_GASTEIZEN KULTURA BULTZATUZ

Gasteiz hiri erakargarri, xarmangarri, liluragarri honetan, non iskutatzen da kultura?
Duela gutxi sortatutako KREA EXPRESION CONTEMPORANEA erakundeak beregain hartu du kultura eta sorkuntza sustatzailearen papera eta disziplina anitzen sorrera.


KREAk kulturaren kontzeptu irekiaren alde egiten du, etengabe aldatzen ari den gizarte-ereduarekin modu koherentean. Eta sormena, berrikuntza eta publikoaren parte-hartzea bultzatzen du, ezagutza eraikitzeko eta esperientziak trukatzeko gaitasuna sustatuz.

Arte zentru honetarako proposatutako soluzioa antzinako komentu eta eraikuntza berriaren arteko elkarrizketan aurkitzen da. Eraikin ibilgu batek bihurka konposatzen da antzinako eraikuntzan, bere gainetik altxatzen da klaustroan sartzeko.

Deskribapena
Ikono baten moduan sortu da, irudi formal eta gogor batekin eta aldi berean erraza eta ezaguna, antzinako erakuntzaren kontrapuntutzat lan egiten du. Bieraikinak independienteki irakurtzen dira eta beraien artean kontrastatzen dira konpetentzia formalak sortu barik.
Eraikuntza berriaren erabatekotasun formala manipulazio aldakorra onartzen du, bere identitatea galdu gabe.

Bien arteko loturan, klaustroaren luzernarioekin batera, ingurugiroko terraza bat proiektatzen da zein ibilbidearen parte den eta eguzki panelak dituen zonalde bat duen.

Bisitariak gehitutako eraikinetik egiten du iblbidea non ekintza puntualak kokatzen diren; informazioa, denda, kafetegia, jatetxea. Erabiltzailea antzinako komentuan sartuko da formazio ekintzak bideratzeko: tailerrak, gelak, entsailu gelak, grabaketa estudioak... Gaurko klaustroan, estalita daguena, liburutegia.mediateka aurkitzen dira.
Oso ondo txertatuta dagoen erakina da. Antzinako eraikuntzarekin batera sortzen den elkarrizketa argia da beira eta harriaren arteko konbinazioari esker. Aldi berean modenotasuna eta antzinako estiloak erraz lotzen dira elkar. Oso eraikin garbia da eta antzinako erikuntzarekin sortzen den besarkada asko gustatu zait.

12 octubre 2010

HOW MUCH DOES YOUR BUILDING WEIGH,MR FOSTER?

      Berlineko Reichtag, Londreseko Swiss Re dorrea, Millauko biaduktua, Txinako Aireportu Internazionala... asko dira Fosterrek egindako eraikinak eta hauei begira igaroko genituzke minutuak eta minutuak...
      Bideo honetan irudien bidez ematen dira azalpen guztiak. Bere proiektuak guztiz prestatuta eta azkenengo zertzelada arte pentsatutakoak dira. Arkatza hartu eta buruan duen edozein ideia marrazteko eta lana eginez aurrera eramateko gai da. Proiektu bakoitza mundu bat da, aldatzen doana, garatuz, eboluzionatuz.
Pelikula hau bidaia bat bezalakoa izan da, arkitekturan guztiz murgilduta eta beste edozertan pentsatu gabe egiten duzun bidaia da. Asko disfrutatu dut eta bereziki aurrera jarraitzeko indarrak eman dizkit. Fosterren hitzetan esan bezala, proiektu bat aurrean duzunean beti hobetzeko gogoak izango dituzu, beti zeozer aldatzeko nahia sentituko duzu. Sentsazio hori baldin baduzu ongi zabiltza, ez zara okertu, hori baita zure bidea.
Esaldi honekin bukatzen dut:

"IT`S IN THE DOING THAT THE IDEA COMES" Edmund Bacon



Hementxe duzue pelikularen trailerra

08 octubre 2010

NEW YORK-eko HIGH LINE PARK



Hace unos días se inauguró un nuevo y gran proyecto urbano en la ciudad de Nueva York. Un parque que atraviesa 22 cuadras y 3 barrios en el sur poniente de la península Manhattan. “The High Line” es un parque en altura, sobre los rieles de una antigua línea de trenes de carga que abastecía a la ciudad. Lo interesante e importante de este proyecto es el proceso de como se materializó, así como también la reutilización y valorización de elementos en desuso que incluso se pensaron demoler, pero que tras un movimiento ciudadano en vez de ser un elemento negativo y desvalorizado se transformó en un nuevo elemento de valor para la gran manzana.


•A Clockwork Orange trailer

El “High Line” tiene sus inicios en 1800 con el desarrollo de las actividades industriales en la zona sur poniente de Manhattan. Allí se localizaban las industrias y centros de abastecimiento de la ciudad por lo que se construye una línea de tren para movilizar las cargas. En un comienzo esta iba a nivel de la calle, pero tras muchos accidentes y mala calidad ambiental, se construyó elevada en 1933. En 1960 comienza la declinación industrial, y se puso fin al servicio del tren en el área, además se demuele parte de la línea del sur. En 1976 se crea la CONRAIL, Consolidated Rail Corporation, quienes compran la línea férrea que quedaba en el norte.



En 1983 se crea la fundación para el desarrollo del lado oeste de Manhattan, y dentro de las nuevas reglamentaciones se aprueba que la “High Line” fuera de un corredor propietario, para que este viese que se podría desarrollar en la Infraestructura existente. En 1999 la línea queda bajo el control de CSX Transportaiton Inc y Norrfolk Southern y es en ese momento cuando surgen las discusiones de qué hacer con ella, si se debía demoler, mantener, construirla, transformarla en una nueva vía de transporte público, etc.



Ante la incertidumbre nace “Friends of the High Line” una organización ciudadana que tiene como objetivo mantener la línea férrea como un bien público y además conservar el estado salvaje de vegetación espontanea que a esas alturas tenía la infraestructura.



Con el apoyo ciudadano nace la idea de realizar un concurso de ideas donde participaron 52 equipos profesionales, de los que se eligieron a los 4 finalistas. Los ganadores de esta idea fueron la oficina Field Operations and Diller Scofidio+Renfro, quienes proyectaron lo que se inaugura hoy en Nueva York. El proyecto ganador mantuvo la idea que tenían los neoyorkinos, el concepto “Keep It”, o sea de conservar la línea siguiendo 4 ideas importantes; mantenerla de forma simple, salvaje, tranquila y lenta (Keep it Simple, Keep it Wild Keep it Quiet y Keep it Slow).


 
 
HIGHLINENEWYORK_05
 
 
HIGHLINENEWYORK_01

DONOSTIA, Europar hiriburutza 2016




Europar Batasunaren ekimena da, Europako herrien arteko hurbiltasunean eta elkartrukean laguntzekoa. Hiru helburu hauek ditu:

-Europako kulturen aberastasuna, askotarikotasuna eta ezaugarri komunak nabarmentzea.
-Europarrek elkar hobeto ezagutzea sustatzea.
-Europako Erkidego bereko kide izatea jabetzen laguntzea

Zein ondorio nabarmen du izendatutako hiriarentzat?
     Hautagaitza prestatze hutsak aukera ematen du hiria, haren lurraldea eta beste hiri herri eta europarekiko aliantzak aztertzeko eta haien gaineko ikuspegi berri bat berreratzeko.
    Aukeraturiko hiriek izendapena erabili ohi dute kultur garapeneko, gizarte kohesioko eta kontzientzia europarrekiko aliantzak aztertzeko eta haien gaineko ikuspegi berri bat bereganatzeko.
   Europar Batasunak diruz laguntzen die kulturaren europar hiriburuei kulturako marko programaren bitartez.

06 octubre 2010

Urdaibaiko azterketa

Hainbat azterketa ezberdin egin dira.
Lehenengo eta behin, urtaroetan oinarritutako planoa egin da. Bertan udan eta neguan dagoen biztanleria aztertu da. Nabarmentzen da udan jende gehiago egoten dela neguan baino. Hauek kostaldera hurbiltzen dira. Era berean, asteburuak pasatzeko diren etxebizitza asko aurkitzen dira Urdaibaiko eremuan.
Hurrengo planoan azterketa fisikoa egin da. Kevin Lynch-en planoetan oinarritua dago. Ikono ezberdinen bidez ezaugarri ezberdinak markatu dira. Alde batetik itsas ertzak markatu dira, urak duen presentzia adierazteko. Mendiaren garrantzia ere adierazi da, eremu urbanoak markatu dira eta hauek zeharkatzen dituzten iblbideak ere.
Azkenik, egindako ibilbidean oinarrituz, toki bakoitzean giza faktore ezberdinek eta faktore naturalek duten garrantzia adierazi dugu.

04 octubre 2010

Doñanako armonia fraktala eta marismak (Sevilla)

Sedimentuak konpaktatzerakoan, oxigeno gutxipena sortzen da, kolore iluneko bakteria sulfurosoen handipena sortzen duena. Marearteko algei dagokie kolore berde ilunak