26 mayo 2011

AZKEN PROIEKTUA (hartutako erabakien azalpenak)

Hasiera batean, taldeka lan eginez, erabaki batzuk hartu genituen. Proiektua bakarrik garatu dudanez, hartutako erabaki guztiak ez ditut aurrera eraman eta beste bide batzuk hartu ditut. Hurrengo azalpen hauen bidez, proiektua argi azalduta egotea espero dut, denok ulertu dezazuen.


BALDATIKA

Betidanik mendian kokatu izan den auzoa da, baserriz osaturik, bakoitzak bere animaliekin, bakoitzak bere landa lurrekin.... baino nahiz eta bakoitzak bere ezaugarriak eduki ,auzolanek garrantzi handia hartu izan dute, hau da, bakoitzak bere lurrak lantzen zituen arren, laguntza beharrezkoa zen uneetan bizilagunak beti prest zeuden euren artean laguntzeko.

Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez dute, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, esaterako, auzoko nukleotik aparte eraiki dituzte haien etxeak, kota ezberdinetan eraikiz eta autonomia handia lortuz. Honen guztiagatik, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.
Nire proiektuaren bidez hauxe da lortuko dudana:


1 Azkenaldian sortu diren familia berrien joera solitarioa eta autonomoarekin apurtzea lortu dut.

(plano honetan gorriz agertzen diren eraikinak, eraiki berriak dira eta autonomoak dira, ez dute batere harremanik auzoarekin)




2 Oraingoan eraikitako baserriek izango dituzten baldintzak hauek izango dira:


- ezin izango da inolako hesirik jarri baserriaren inguruan, herritarren arteko harremanak apurtzen baititu.

- sarrerak harreman zuzena izan beharko du kalearekin, ezin izango da kota ezberdinean eraiki (ahal denean)

- Eraikin berrien eskala Baldatikako baserrien eskala berdinekoa izango da.(oina orokorrean zaila da asmatzea zeintzuk diren eraikin berriak, oso ondo txertatuta daudelako auzoan.) Bi eraikin berri hauek, herriaren parte izatea izan da, niretzako, helburu garrantzitsuenetariko bat, eta lortu dut betetzea.

- Eraikitako etxeak familia bat baino gehiagorako izango dira, gaur egungo beharretara eta familia tipoetara egokituko dira.

Horregatik eraikin batetik etxebizitza bat baino gehiago atera dut. Honen bidez ere, biztanleen arteko harremanak estuagoak izatea lortu dut.



 

(oin orokorra eraikin berriekin; ikus daiteke herrian ondo txertatuta daudela eta espazio publikoa osatzen duen nukleo berri horren parte direla)




 

3 Aitzinean auzolanek izandako garrantzia berreskuratuko dut.


Baldatikako herritar guztiak elkarrekin aurrera eraman dezakeen proiektua sortuko dut: MERKATUA. Bertan astero familia bakoitzak bere baratzetan ekoiztutako produktuak salduko dituzte. Honen bidez, bizilagunen arteko harremana estutzea lortuko dut, baita elkarrekin sortutako diru iturria auzoa eta bertako familiei laguntzeko erabiltzea ere.



Merkatua eta espazio publikoa

- auzoaren espazio publikoaren nukleo berrian aurkitzen da

- forma biribila hartzen duen plaza estalia da.

- erdian iturri bat kokatu dut, freskotasuna emateko espazioari

- Merkatua ospatzen ez denean, esaterako astean zehar (kontuan hartu behar da merkatua astean behin ospatuko dela, beraz asteko beste 6 egunetan libre egongo da), bertako espazioa libre eta diafanoa da, hutsik dago eta bertatik paseatzeko eginda dago.

- espazio publiko hau nik sortutako da. Lehen Elizaren parean zegoen “herriko plaza” nahiko kaxkarra eta ahula zen. Umeentzako jolas gune bat besterik ez zegoen. Horregatik nukleo berri baten beharra ikusi dut eta merkatuarekin batera plaza erakargarria sortu dut. Bertan esertzeko aukera dago, ibiltzeko, naturarekin harremana izateko aukera ere badago. Begetazio nahiko egotea saiatu nahiz.

- Erabilera asko izan dezake: kontzertuak emateko, merkatua ospatzeko, umeentzako ekintzak egiteko, auzolagunen bilerak egiteko oso egokia, Kultura ekintzak ospatzeko egokia…

Laburbilduz, plaza estali honek, itzalean edota euria egiten duenean (Baldatikako klimarako oso aproposa eta beharrezkoa) paseatzeko aukera ematen du, baita iturriaren inguruan esertzeko aukera ere badago.

Merkatua gainera, alboan eraikitako esertzeko bankuekin eta begetazio jokoarekin oso ondo txertatzen da. Nabarmena da merkatua espazio publikoaren parte dela eta espazio publikoak merkatuaren beharra duela. Hona hemen egindako argazki muntaia batzuk hobeto uler dezazuen:















4 Auzoaren dentsitatea handituko dut. Honekin esan nahi dudana da, auzo honetan aurkitzen diren espazio libreetan eraikiko dudala. Proiektu honetan 2 baserri eraikitzea erabaki dut. Hauen kokapena egokiena izaten lortu dut. Horregatik,


-espazio publikoari aurpegia emango dioten eraikinak izango dira

- aurretik eraikitako baserriek duten eskala berdinekoak izango dira. Arkitektura mimetikoa ikusi dezakegu, arkitektura popularrarekin konfunditzen gaituena. Baina gaur egungo beharrei erantzungo diote. Hau da, baserri bakoitzean familia bat baino gehiago biziko dira eta mota guztietako etxebizitzak topatuko ditugu bi baserri hauetan: batzuk handiak, besteak txikiagoak, orientazio ezberdinekin, espazio gehiago edo gutxiagorekin…

Hona hemen 1 baserria:



ebaketa eraikitzailea


(bi baserrien eraikitze sistema berdina izango da)


hona hemen 2 baserria