20 diciembre 2010

IGURUNEAREN ANALISIA, MODULOAREN SORRERA

Programa elaboratzeko inguruko herrien eta hauek dituzten baliabideen azterketa bat egin da. horrela, gernikan nekazaritzak daukan garrantziaz konturatu gara, eta honen ondorio den azokak, eta bermeon, aldiz, arrantza da nagusi.




gure helburua baliabide hauek aprobetzatzea izan da. horretarako, muruetako tejeria bide erdian dagoelarik, bertan slow food-eko jatetxe bat sortzea eta honekin batera danaren kontrol bat eramango duen kooperatiba bat.



bioeraikuntzako eskolari dagokionez, barazkiak ekoizteko baratz bertikal batzuk planteatu ziren, zeintzuk egitura bat beharrezkoa dute, ondorioz, bertan egitura hauek nola eraiki irakastea planteatzen da.

proiektua transportagarria izango delarik interesgarria iruditu zitzaigun moduloz osatua egotea, leku batetk bestera mugitzeko orduan erosoagoa izan dadin.



honen neurriak zehazteko asmotan, modulo minimoa komunarena izango zela adostu zen, eta honek gutxi gora behera 7 m2-tako egitura batera ekarri zigun.
moduluak juntatzeko orduan forma aldetik aukera gahiago izateko triangelu itxuran pentsatu zen, honen neurriak planotan zehazten direlarik. horrela, hirukiari esker plantan esfera, suge eta forma linealak lortu ditzakegu.

materialei dagokienez, egurra erabiltzea pentsatu zen inguruko baliabide naturalak aprobetzatuz. bai egitura bai itxitura egurrezkoak izango ziren, loturak torlojuen eta metalezko pletinen bitartez egingo ziren bitartean.


hirukiak oinan forma desberdiank ahalbidetzen dizkigularik, hauek hartuta banaketa desberdinak proposatu dira. azalerak, ibilbideak eta iluminazioa kontutan hartuta batzuk besteak baino egokiagoak direla adostu dugu.


 
 
 
 
 
 
 
modulua proiektatzeko tokian jartzerako orduan jarraibide batzuk izateko eta bertako arazoei konponbide bat emateko lekuaren azterketa bat egin da. horrela, zonalde batzuk inundagarriak direla jakin izan dugu. honen ondorioz, eraikinak igotzea erabaki da eta dena pasarela baten bidez komunikatua egotea.


 
 
 

08 diciembre 2010

BARATZA BERTIKALAK

          Aurreko sarreran aipatu den bezala Slow Food oinarritzat izango duten jatetxe katea sortzea dugu helburu.
Jatetxe hauek hornitzeko, elikatze produktuen beharrean gaudelarik arrantza eta nekazaritza sektoreak aztertu ditugu. Nekazaritzari dagokionez, baratza berezi batzuk sortzea erabaki dugu. Bereziak izatearen arrazoia, bertikalean funtzionatzen dutelako da.




Hau dela eta, gure helburuetako bat lortzen gabiltza lurzoruan ahalik eta eragin gutxiena izatea dena. Honetaz gain baratza hauek erabiltzearen abantaila bat leku gutxi behar dutela da. Izan ere, 7-10 m2-rekin nahikoa da hauetako hortu bat izateko. Honeki batera iluminazio egokia eta ur iturri gertu bat izatea beharrezkoa da.
       Hain leku gutxi behar delarik, edozeinek hauetako hortu bat izatea ahalbidetzen du, horrela, ez zen beharrezkoa izango baserri bat lursail handi batekin izatea eta gaur egun dauden ekonmia arazoak neurri batean murriztuko ziren.
      Bertan bioeraikuntza eskola bat egongo delarik, pentsatu da eskola horretan baratz bertikal hauen eraikuntza sistema erakustea, egitura hau montatzeko lana ez baita oso espezializatua, ez da aparteko tresneria behar eta denbora gutxian ikasi daiteke.
      Honela, inguruko jendea, bertako baliabideak eta gure eskola-jatetxea harremanetan jartzea lortzen dugu.






Hona hemen honekin erlazionatuta dauden link batzuk:

                        http://disenosemilla.blogspot.com/2010/06/huertas-urbanas.html




nekazarita eta arrantza lotuz erlazionatuz

              Beste edozerrekin hasi baino lehen, Urdaibai eremua bere osotasunean hartu eta herri ezberdinak aztertu ondoren eta herri bakoitzeko kultura eta tradizioak ikusi ondoren bi ekintza guztiz ezberdinak baina aldi berean elkarrekin lotu eta erlazionatu daitezkeenak hartu ditugu proiektu honen oinarritzat.
              Alde batetik nekazaritza eta bestetik arrantza, lehen sektore ekonomikoan daudenak aztertuko ditugu. Bi ekintza hauek sustartzearen arrazoia Muruetako kokapen estrategikoa izan da, bertako gunea nekazaritzaz zein arrantzaz ustiatu daitekeen eremua baita. Bertan, Bermeoko arrantza eta Gernikako nekazaritza lotuko lituzke proiektua bideratuko dugu, Gernikako eta Bermeo lotzen dituen bidearen erdian baitago Murueta.
         Bi hauek erlazionatzeko SLOW FOOD mugimenduaren bidez egitea pentsatu dugu:





SLOW FOOD Italian jaiotako mugimendu internazioanala da gustuaren aldeko filosofía berri bat sustatzen du plazerra eta ezagutza konbinatzen dituena. Kontinente guztietan aurkitzen den mugimendua da, tokian tokiko produktuak eta tradizioak sustatuz. Slow Food-en sinboloa marrazkiloa da, gelditasunaren seinale.

Elkartearen helburuak hurrengoak:

a) Janariarekin eta elikadurarekin lotuta dauden gaiei duintasuna eman

b) Elikatze produktuak eta toki batera lotutako produkzio modalitateak indibidualizatu eta , biodibertsitatea salbaguardatzeko asmoz, bere kategorizazioa sustatuz.

c) Hiritarren elikatze kultura goratu, bereziki gazteen belaunaldiak, plazerra eta gustuaren aldeko kontzientzia osoa lortzeko helburuarekin.

d) Bizi kalitate ezberdin baten praktika bultzatu, denbora eta erritmo naturalean errespetuan oinarrituak, kontsumitzaileen osasunean.

Ekintzak:

Slow Food elikaduraren inguruko jaialdiak antolatzen ditu hiri ezberdin eta herri ezberdinetan zehar.

Slow Food mugimendu hau oinarritzat hartuta, eta honetan oinarritutako jatetxe kate bat sortzea izango zen ideia, Muruetan egongo zen bat. Bazkariak afariak ospatu ez ezik, Slow Food inguruko jardunaldiak sortzea izango zen ideia, osasun egokia eta orekatua irakatsiz eta gazteentzako zuzendutako jardunaldiak sortuz.
Hona hemen SLOW FOOD jardunaldiaren inguruko kartel tipoa: