Beste edozerrekin hasi baino lehen, Urdaibai eremua bere osotasunean hartu eta herri ezberdinak aztertu ondoren eta herri bakoitzeko kultura eta tradizioak ikusi ondoren bi ekintza guztiz ezberdinak baina aldi berean elkarrekin lotu eta erlazionatu daitezkeenak hartu ditugu proiektu honen oinarritzat.
Alde batetik nekazaritza eta bestetik arrantza, lehen sektore ekonomikoan daudenak aztertuko ditugu. Bi ekintza hauek sustartzearen arrazoia Muruetako kokapen estrategikoa izan da, bertako gunea nekazaritzaz zein arrantzaz ustiatu daitekeen eremua baita. Bertan, Bermeoko arrantza eta Gernikako nekazaritza lotuko lituzke proiektua bideratuko dugu, Gernikako eta Bermeo lotzen dituen bidearen erdian baitago Murueta.
Bi hauek erlazionatzeko SLOW FOOD mugimenduaren bidez egitea pentsatu dugu:
SLOW FOOD Italian jaiotako mugimendu internazioanala da gustuaren aldeko filosofía berri bat sustatzen du plazerra eta ezagutza konbinatzen dituena. Kontinente guztietan aurkitzen den mugimendua da, tokian tokiko produktuak eta tradizioak sustatuz. Slow Food-en sinboloa marrazkiloa da, gelditasunaren seinale.
Elkartearen helburuak hurrengoak:
a) Janariarekin eta elikadurarekin lotuta dauden gaiei duintasuna eman
b) Elikatze produktuak eta toki batera lotutako produkzio modalitateak indibidualizatu eta , biodibertsitatea salbaguardatzeko asmoz, bere kategorizazioa sustatuz.
c) Hiritarren elikatze kultura goratu, bereziki gazteen belaunaldiak, plazerra eta gustuaren aldeko kontzientzia osoa lortzeko helburuarekin.
d) Bizi kalitate ezberdin baten praktika bultzatu, denbora eta erritmo naturalean errespetuan oinarrituak, kontsumitzaileen osasunean.
Ekintzak:
Slow Food elikaduraren inguruko jaialdiak antolatzen ditu hiri ezberdin eta herri ezberdinetan zehar.
Slow Food mugimendu hau oinarritzat hartuta, eta honetan oinarritutako jatetxe kate bat sortzea izango zen ideia, Muruetan egongo zen bat. Bazkariak afariak ospatu ez ezik, Slow Food inguruko jardunaldiak sortzea izango zen ideia, osasun egokia eta orekatua irakatsiz eta gazteentzako zuzendutako jardunaldiak sortuz.
Hona hemen SLOW FOOD jardunaldiaren inguruko kartel tipoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario