08 diciembre 2010

BARATZA BERTIKALAK

          Aurreko sarreran aipatu den bezala Slow Food oinarritzat izango duten jatetxe katea sortzea dugu helburu.
Jatetxe hauek hornitzeko, elikatze produktuen beharrean gaudelarik arrantza eta nekazaritza sektoreak aztertu ditugu. Nekazaritzari dagokionez, baratza berezi batzuk sortzea erabaki dugu. Bereziak izatearen arrazoia, bertikalean funtzionatzen dutelako da.




Hau dela eta, gure helburuetako bat lortzen gabiltza lurzoruan ahalik eta eragin gutxiena izatea dena. Honetaz gain baratza hauek erabiltzearen abantaila bat leku gutxi behar dutela da. Izan ere, 7-10 m2-rekin nahikoa da hauetako hortu bat izateko. Honeki batera iluminazio egokia eta ur iturri gertu bat izatea beharrezkoa da.
       Hain leku gutxi behar delarik, edozeinek hauetako hortu bat izatea ahalbidetzen du, horrela, ez zen beharrezkoa izango baserri bat lursail handi batekin izatea eta gaur egun dauden ekonmia arazoak neurri batean murriztuko ziren.
      Bertan bioeraikuntza eskola bat egongo delarik, pentsatu da eskola horretan baratz bertikal hauen eraikuntza sistema erakustea, egitura hau montatzeko lana ez baita oso espezializatua, ez da aparteko tresneria behar eta denbora gutxian ikasi daiteke.
      Honela, inguruko jendea, bertako baliabideak eta gure eskola-jatetxea harremanetan jartzea lortzen dugu.






Hona hemen honekin erlazionatuta dauden link batzuk:

                        http://disenosemilla.blogspot.com/2010/06/huertas-urbanas.html




No hay comentarios:

Publicar un comentario