20 marzo 2011

a1 panela (3.entrega) maketaren extra

Harrobira heldu eta izandako lehenengo sentsaziaoaz baliatu naiz proiektu hau bideratzerako orduan.

Bertara heldu eta harrobiko maila ezberdinetan mugitzeko, ibiltzeko, paseatzeko gura sortu zitzaidan. Altuera ezberdinetara igo nahi nuen, ingurutik ibili nahi nuen eta orduan konturatu nintzen irisgarritasun arazo larria zegoela bertan.

 Argi dago, harrobi bat da, bertan egiten den gauza bakarra harria ateratzea da. Horregatik mugikortasuna oinarritzat izango zuen proiektua egin nahi nuen.
Hori ez zen funtzio nagusia izango, beste pisuzko funtzio bat izango zuen nire proiektuak: eszenatokia.

Harrobietan ematen diren musika klasikozko kontzertuen inguruko artikulu bat irakurrita daukat eta hori aztertu eta proiektua egiteari ekin nion.
Eszenatoki bat egongo zen, kota aldaketa bidezko eszenatokia. Inguruan armaila ezberdinen bidez sortutako ikusleentzako guneak sortuko nituzke.

Baina arazo bat ikusi nuen: kontzertuak ez dira egunero ematen, ez dira egun guztian zehar ematen, beras, kontzertua ez dagoenean zer gertatzen da?
Eszenatokiaren extra bat izango zen. Beraz armaila diseinu ezberdinen bidez plaza ikaragarri handia diseinatu nuen. Bertan ekintza ezberdinak bideratuko ziren.
paseatu
egon
ibili
hitz egin
konpartitu
sentitu
entzun
begiratu
mugitu
deskantsatu
naturaz disfrutatu
kontzertuaz disfrutatu

Bertako plazak milaka funtzio ezberdin izango zituen. Igandeetan familiak bertan elkartzeko topagune bihurtuko zen. Adina ezberdineko jendea hara joango zen...