12 octubre 2010

HOW MUCH DOES YOUR BUILDING WEIGH,MR FOSTER?

      Berlineko Reichtag, Londreseko Swiss Re dorrea, Millauko biaduktua, Txinako Aireportu Internazionala... asko dira Fosterrek egindako eraikinak eta hauei begira igaroko genituzke minutuak eta minutuak...
      Bideo honetan irudien bidez ematen dira azalpen guztiak. Bere proiektuak guztiz prestatuta eta azkenengo zertzelada arte pentsatutakoak dira. Arkatza hartu eta buruan duen edozein ideia marrazteko eta lana eginez aurrera eramateko gai da. Proiektu bakoitza mundu bat da, aldatzen doana, garatuz, eboluzionatuz.
Pelikula hau bidaia bat bezalakoa izan da, arkitekturan guztiz murgilduta eta beste edozertan pentsatu gabe egiten duzun bidaia da. Asko disfrutatu dut eta bereziki aurrera jarraitzeko indarrak eman dizkit. Fosterren hitzetan esan bezala, proiektu bat aurrean duzunean beti hobetzeko gogoak izango dituzu, beti zeozer aldatzeko nahia sentituko duzu. Sentsazio hori baldin baduzu ongi zabiltza, ez zara okertu, hori baita zure bidea.
Esaldi honekin bukatzen dut:

"IT`S IN THE DOING THAT THE IDEA COMES" Edmund Bacon



Hementxe duzue pelikularen trailerra

No hay comentarios:

Publicar un comentario