Hainbat azterketa ezberdin egin dira.
Lehenengo eta behin, urtaroetan oinarritutako planoa egin da. Bertan udan eta neguan dagoen biztanleria aztertu da. Nabarmentzen da udan jende gehiago egoten dela neguan baino. Hauek kostaldera hurbiltzen dira. Era berean, asteburuak pasatzeko diren etxebizitza asko aurkitzen dira Urdaibaiko eremuan.
Hurrengo planoan azterketa fisikoa egin da. Kevin Lynch-en planoetan oinarritua dago. Ikono ezberdinen bidez ezaugarri ezberdinak markatu dira. Alde batetik itsas ertzak markatu dira, urak duen presentzia adierazteko. Mendiaren garrantzia ere adierazi da, eremu urbanoak markatu dira eta hauek zeharkatzen dituzten iblbideak ere.
Azkenik, egindako ibilbidean oinarrituz, toki bakoitzean giza faktore ezberdinek eta faktore naturalek duten garrantzia adierazi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario