gure helburua baliabide hauek aprobetzatzea izan da. horretarako, muruetako tejeria bide erdian dagoelarik, bertan slow food-eko jatetxe bat sortzea eta honekin batera danaren kontrol bat eramango duen kooperatiba bat.
bioeraikuntzako eskolari dagokionez, barazkiak ekoizteko baratz bertikal batzuk planteatu ziren, zeintzuk egitura bat beharrezkoa dute, ondorioz, bertan egitura hauek nola eraiki irakastea planteatzen da.
proiektua transportagarria izango delarik interesgarria iruditu zitzaigun moduloz osatua egotea, leku batetk bestera mugitzeko orduan erosoagoa izan dadin.
honen neurriak zehazteko asmotan, modulo minimoa komunarena izango zela adostu zen, eta honek gutxi gora behera 7 m2-tako egitura batera ekarri zigun.
moduluak juntatzeko orduan forma aldetik aukera gahiago izateko triangelu itxuran pentsatu zen, honen neurriak planotan zehazten direlarik. horrela, hirukiari esker plantan esfera, suge eta forma linealak lortu ditzakegu.materialei dagokienez, egurra erabiltzea pentsatu zen inguruko baliabide naturalak aprobetzatuz. bai egitura bai itxitura egurrezkoak izango ziren, loturak torlojuen eta metalezko pletinen bitartez egingo ziren bitartean.
hirukiak oinan forma desberdiank ahalbidetzen dizkigularik, hauek hartuta banaketa desberdinak proposatu dira. azalerak, ibilbideak eta iluminazioa kontutan hartuta batzuk besteak baino egokiagoak direla adostu dugu.
modulua proiektatzeko tokian jartzerako orduan jarraibide batzuk izateko eta bertako arazoei konponbide bat emateko lekuaren azterketa bat egin da. horrela, zonalde batzuk inundagarriak direla jakin izan dugu. honen ondorioz, eraikinak igotzea erabaki da eta dena pasarela baten bidez komunikatua egotea.