24 abril 2011

Lehenengo pausuak... lehenengo ideiak, zirriborroak...



PROIEKTUAREN KOKAPENA ETA TOKIAREN AUKERATZEAREN ARRAZOIAK



PROGRAMA OROKORRA





ERABILI NAHI DUDAN ETXE TIPOA AZTERTZEAN, BURURA ETORRI ZAIT ERABILGARRI IZAN DAITEKELA IDEIA BAT IZATEKO 3.MAILAN EGINDAKO PROIEKTU BAT.
ARGI DAGO EZ DELA BERDINA IZANGO, BAINA ETZE TIPO HONETAN OINARRITUKO NAIZ, OSO MOLDAGARRIA DA.

HONA HEMEN PROIEKTUAREN PLANO BATZUK:






ALTXAERAK


LUZETARAKO EBAKETAK

12 abril 2011

BALDATIKA AZTERTZEN (gaineko analisia I)

Baldatikan egin beharreko proiektua egin ahal izateko aldez aurreko azterketa bat behar da, bertan gertatu egin diren gauzak, baserrien eta jendearen garapena, gaur egun dagoen egoerara ailegatzeko izan diren gertakariak, biztanleak izan dituzten aldaketak, herria berez izan duen aldaketa...






Baldatikara bigarren aldiz joan ginenean, auzoaren inguruko datu gehiago edukitzeko asmoarekin, bertako jendearekin hitz egitea beharrezkoa zela ikusi genuen, bi etxe desberdinetako jabeekin aritu ginen berbetan eta hainbat datu berri eman zizkiguten, geroago gure proiektuaren antolamendua garatzeko baliagarriak izango zirenak.





Bideoa grabatzea erabaki genuen, datu guztiak ondo hartzeko eta ezer ahazteko.
Baldatika auzoaren datu interesgarrietako asko hurrengo bideoan dituzue


http://www.youtube.com/watch?v=&feature=player_embedded



Bakoitzaren ikuspuntuak, jendearen istorioak jasota, azterketa bat egin eta ondorioak ateratzeko garaia da.




Baldatika eta inguruko mapa topografikoa






Betidanik mendian kokatu izan den auzoa izan da, baserriz osaturik, bakoitzak bere animaliekin, bakoitzak bere landalurrekin.... baino nahiz eta bakoitzak bere propietateak eduki ,auzolanek garrantzi handia hartu izan dute, hau da, bakoitzak bere lurrak lantzen zituen arren, laguntza beharrezkoa zen uneetan bizilagunak beti prest zeuden euren artean laguntzeko.




Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez dute, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.

Ondorio horretara heltzeko, bi azterketa bide hartu ditugu, batetik herriaren garapena (zer gertatu den, baserriak nola garatu diren, orain dela aspaldiko egoera...) eta bestetik, baserriaren eta gaur egun, landalur eremu hauetan, egiten diren etxebizitza berrien arteko ezberdintasunak.

 
 

 
 
 
Azterketa hauen ondorio nagusia, lehen aipaturikoa da, lehen zegoen jarrera, harremana edukitzeko bizilagunekin gaur egun ez da sortzen horrelako auzoetan, biztanle berriek euren bizitza daukate ingurukoari erreparatu gabe; gure ustetan egoera hau ez zen eman beharko, leku hauetan sortzen zen giroa gauza oso interesgarria baitzen, beraz helburu argi horrekin BERTAKO ANTZINAKO HARREMAN ETA ELKARBIZITZA GIROA BERRESKURATZEA ETA BERMATZEA, gure proposamena egiten dugu.





Bi erabaki edo proposamen mota gauzatu nahi ditugu, batetik,



_era fisikoan herria garatzerakoan bertan eraikinak kokatzeko arau minimo batzuk ezartzea





eta bestalde,





_zentral elektriko eta ogia egitearekin loturik dauden ekintzak, batetik jendea erakartzeko baino baita ere, bertara doan jendea auzuneko giro ona bermatzeko konpromezua har dezan.





AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA

gaur egun egiten ari diren etxebizitzek euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira jartzen, ezta kale nagusiaren kotan jartzen ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:

- sarrera kale nagusiarei begira jarriko da
- sarrerak harreman zuzena eduki beharko du kalearekin.
- ezin izango da inolako hesirik jarriko





ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU

ibai ondoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta horrela auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.




OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT

egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.





Orain arte esandako guztiarekin, kontuan hartuta dauden elementua eta beharko direnak, hemendik aurrera ideia hauek landuz gure proiektua jorratuko dugu.




 

20 marzo 2011

a1 panela (3.entrega) maketaren extra

Harrobira heldu eta izandako lehenengo sentsaziaoaz baliatu naiz proiektu hau bideratzerako orduan.

Bertara heldu eta harrobiko maila ezberdinetan mugitzeko, ibiltzeko, paseatzeko gura sortu zitzaidan. Altuera ezberdinetara igo nahi nuen, ingurutik ibili nahi nuen eta orduan konturatu nintzen irisgarritasun arazo larria zegoela bertan.

 Argi dago, harrobi bat da, bertan egiten den gauza bakarra harria ateratzea da. Horregatik mugikortasuna oinarritzat izango zuen proiektua egin nahi nuen.
Hori ez zen funtzio nagusia izango, beste pisuzko funtzio bat izango zuen nire proiektuak: eszenatokia.

Harrobietan ematen diren musika klasikozko kontzertuen inguruko artikulu bat irakurrita daukat eta hori aztertu eta proiektua egiteari ekin nion.
Eszenatoki bat egongo zen, kota aldaketa bidezko eszenatokia. Inguruan armaila ezberdinen bidez sortutako ikusleentzako guneak sortuko nituzke.

Baina arazo bat ikusi nuen: kontzertuak ez dira egunero ematen, ez dira egun guztian zehar ematen, beras, kontzertua ez dagoenean zer gertatzen da?
Eszenatokiaren extra bat izango zen. Beraz armaila diseinu ezberdinen bidez plaza ikaragarri handia diseinatu nuen. Bertan ekintza ezberdinak bideratuko ziren.
paseatu
egon
ibili
hitz egin
konpartitu
sentitu
entzun
begiratu
mugitu
deskantsatu
naturaz disfrutatu
kontzertuaz disfrutatu

Bertako plazak milaka funtzio ezberdin izango zituen. Igandeetan familiak bertan elkartzeko topagune bihurtuko zen. Adina ezberdineko jendea hara joango zen...


26 febrero 2011

MURUETAKO BIOERIKUNTZA ESKOLA

Aurrekoan komentatu zen moduan, inguruko ikerketa egin ondoren, nekazaritza eta arrantza jarduera sustatzea izan da gure helburua eta edonork etekina atera ahal izatea ekintza hauetatik. Horrela, tejerian planteatu den bioeraikuntza eskolan baratz bertikalak montatzen irakatziko dute. Izan ere, ortu hauen tamaina dela eta, ia edonork izan dezake honetiko bat.




Produktu hauek inguruko jatetxeak hornitzeko balioko dute eta honen kontua eramateko kooperatiba bat proposatu da tejeriako gunean. Era berean ere, jatetxe bat eta azoka bat planteatu dira. Azoka horretan bertako produktuak salduko dira eta gunean dagoen jatetxera eramanda sukaldatu eta fresko jateko aukera dago, slow food-eko jatetxea deritzogularik
 
 
Proiektuaren eskaeratako bat montatzeko erreza izatea delarik, leku batetik bestera eraman ahal izateko, modulo baten pentsatzen hasi ginen. Modulua ezartzeko tamaina minimoan pentsatu zen. Programak espazio handiago bat eskatzen badu moduluak gehitzeko aukera dagoelarik.



Moduluaren forma triangeluarra delarik, horretiko hainbat elkartzerakoan forma desberdinak sortu daitezke: S formak, borobilak, zuzenak, altuera desberdinetakoak…lekuaren eta programaren arabera.


Hasierako modulua hiruki “perfektua” zen argiztapena zein aireztapena alde estutik bakarrk egin zitekeelarik. Baina moduluan onura bat egiteko nahian triangeluaren punta zabaldu egin da eta horrela 4 alde sortu zaizkio. Zabaldutako alde honek 1m-ko zabalera izango du, argiztapena, aireztapena eta pertsonen pasoa ahalbidetzeko, eta horren ondorioz, moduluak batzeko era gehiago sortzen dira ere.


Moduluaren monatia erreza, azkarra eta sinplea izan behar zelarik egurrezko piezez osatuta egongo da, bata bestearekin enkajatzeko aukera izango delarik, inolako torlojuren beharra egon gabe.


Horretaz gain, eraikinaren beharren arabera, erabilerak eskatzen duenagaitik, pareta desberdinak erabiliko dira: horma itsua, lehioduna (argia kontrolatzeko store moduko bat izango duena, era berean persiana baten moduan igo daitekeena eta argia guztiz sartzen utsiko duena edo egur oholak biratuta argiaren sarrera ekidituko duena edo oholen inklinazioaren arabera argi kantitate bat igarotzea ahalbidetuko duena), atea duen modulua eta barandilakoa.


Gure modulua ain malgua delarik, banaketa aukera desberdinak egin ziren forma diferenteak sortuz, hoberen funtzionatzen zuen forma aukeratzeko.


Analisi honen ondoren, eraikin zuzenak hoberen funtzionatzen dutenak direla uste dugu, hau dela medio, tejeriako gunean erretikula bat proposatu da eta programaren arabera moduluak gehitzen joango direlarik. Gainera, denbora igaro ahala eraikinaren bat handitzea behar bada moduluak gehitzea baino ez dago.


Oinaren antolamendua egiterakoan eraikinak ekialdetik mendebaldera ezarri dira hegoaldera fatxada irekia proposatu delarik eta iparraldera itsua, argi naturala eta bistak aprobetzatzeko. Eraikinaren arteko komunikazioak hauei perpendikular jarri dira.




Eraikinak kokatzeko orduan programa izan da kontutan. Horrela bi bide sortu dira:




Alde batetik bertako eskolara ikesten ailegatuko direnak. Trenetik jaitsi eta tejeriaren atzetik pasatuko direnak. Bertatik eskolara ailegatuko dira. Lehengo bulegoekin egingo dute topo ( behealdean idazkaritza eta goiko solairuan bulegoak, bilera gelak eta komunak daudelarik), ondoren, aldagelak eta komunak egongo dira, praktikak egiteko erropa aldatzea izango delako, eta azkenik praktika eta teoría klaseak egongo dira baratzekin batera.




Beste bidea bisitariek egingo dutena da. Trenetik jaisterakoan azoka egongo da ikusgai bertan ekoiztutako proiektuak erosteko aukerarekin. Ondoren sukaldea egongo da, non azokan erositako produktuak sukaldatuko dizkizute. Hemetik pasilo baten bitartez lotura zuzena izango da taberna eta jatetxearekin (eskailera batzuen bitartez goiko solairuan egongo dena); pasilo horretan komunak kokatu dira ere. Zerbitzariek eskailera aparte batzuk izango dituzte jantokira igotzeko, ibilbidean bezeroekin bat egin ez dezaten.



Eraikin honen aurrean areto nagusia kokatu da, tejeria hartuko duena eta bertan produktuen ekoizpenari buruz azalpenak eta erakusketak egongo dira.



Bi ibilbide hauek batzen diren puntuan baratzak ezarri dira plantetatutako moduarekin egoteko leku lasai bat sortzen dutelarik. Dena pérgola baten moduan antolatu da eta modulu batzuei 0.45 metroko altuera eman zaie eserleku funtzioa egin dezaten. Gainera, gune desberdinak bereizteko, baratza bertikalak erabiliko dira horma funtzioa egingo dutenak.


oina



ebaketak


AA´   ebaketa 




BB´  ebaketa






3D-ak