Baldatikan egin beharreko proiektua egin ahal izateko aldez aurreko azterketa bat behar da, bertan gertatu egin diren gauzak, baserrien eta jendearen garapena, gaur egun dagoen egoerara ailegatzeko izan diren gertakariak, biztanleak izan dituzten aldaketak, herria berez izan duen aldaketa...
Baldatikara bigarren aldiz joan ginenean, auzoaren inguruko datu gehiago edukitzeko asmoarekin, bertako jendearekin hitz egitea beharrezkoa zela ikusi genuen, bi etxe desberdinetako jabeekin aritu ginen berbetan eta hainbat datu berri eman zizkiguten, geroago gure proiektuaren antolamendua garatzeko baliagarriak izango zirenak.
Bideoa grabatzea erabaki genuen, datu guztiak ondo hartzeko eta ezer ahazteko.
Baldatika auzoaren datu interesgarrietako asko hurrengo bideoan dituzue
http://www.youtube.com/watch?v=&feature=player_embedded
Bakoitzaren ikuspuntuak, jendearen istorioak jasota, azterketa bat egin eta ondorioak ateratzeko garaia da.
Baldatika eta inguruko mapa topografikoa
Betidanik mendian kokatu izan den auzoa izan da, baserriz osaturik, bakoitzak bere animaliekin, bakoitzak bere landalurrekin.... baino nahiz eta bakoitzak bere propietateak eduki ,auzolanek garrantzi handia hartu izan dute, hau da, bakoitzak bere lurrak lantzen zituen arren, laguntza beharrezkoa zen uneetan bizilagunak beti prest zeuden euren artean laguntzeko.
Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez dute, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.
Ondorio horretara heltzeko, bi azterketa bide hartu ditugu, batetik herriaren garapena (zer gertatu den, baserriak nola garatu diren, orain dela aspaldiko egoera...) eta bestetik, baserriaren eta gaur egun, landalur eremu hauetan, egiten diren etxebizitza berrien arteko ezberdintasunak.
Azterketa hauen ondorio nagusia, lehen aipaturikoa da, lehen zegoen jarrera, harremana edukitzeko bizilagunekin gaur egun ez da sortzen horrelako auzoetan, biztanle berriek euren bizitza daukate ingurukoari erreparatu gabe; gure ustetan egoera hau ez zen eman beharko, leku hauetan sortzen zen giroa gauza oso interesgarria baitzen, beraz helburu argi horrekin BERTAKO ANTZINAKO HARREMAN ETA ELKARBIZITZA GIROA BERRESKURATZEA ETA BERMATZEA, gure proposamena egiten dugu.
Bi erabaki edo proposamen mota gauzatu nahi ditugu, batetik,
_era fisikoan herria garatzerakoan bertan eraikinak kokatzeko arau minimo batzuk ezartzea
eta bestalde,
_zentral elektriko eta ogia egitearekin loturik dauden ekintzak, batetik jendea erakartzeko baino baita ere, bertara doan jendea auzuneko giro ona bermatzeko konpromezua har dezan.
AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA
gaur egun egiten ari diren etxebizitzek euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira jartzen, ezta kale nagusiaren kotan jartzen ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:
- sarrera kale nagusiarei begira jarriko da
- sarrerak harreman zuzena eduki beharko du kalearekin.
- ezin izango da inolako hesirik jarriko
ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU
ibai ondoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta horrela auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.
OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT
egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.
Orain arte esandako guztiarekin, kontuan hartuta dauden elementua eta beharko direnak, hemendik aurrera ideia hauek landuz gure proiektua jorratuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario