29 septiembre 2010

Miró-ren esposaketa Donostiako kursalean

Miró, bere koloreekin, formekin...beti du zeozer atentzioa deitzeko. Kursalean dagoen esposaketa bisitatzea gomendatzen dizuet.

23 septiembre 2010

KURTSO BERRIAREKIKO ESPEKTATIBAK

Irailaren amaieran gaude, uda pasa da, eguzkia gero eta gutxiago agertzen hasi da hodeien artean, bai, udazkenarekin batera kurtsoa hasi da.
Aurtengo tokia Urdaibai dugu. Itsas gora itsas beherarekin oso aldakorra den ingurunean aurkitzen gara beraz, naturarekin lotura zuzena du.
Astelehenean Urdaibaira joan eta bertan  ikusi, sentitu usaindu eta ikutuko dugu ingurua.
Proiektu interesgarriak potenteak eta eraikigarriak egitea  espero dut, elkarlanean arituz eta Urdaibaiko ingurunea, hondartzak eta herriak ezagutuz,  erronka berriak lortuz eta beti bezala asko disfrutatuz.

LAND ART_SPIRAL JETTY (KOLDO MITXELENAKO ERAKUSKETA)


Basaltu beltzezko 5000 tona erabili zituen Robert Smithsonek Spiral Jetty deritzon eskultura bitxi hau egiteko.  1970 ean egin zen harriak mugitzen zituen makinen bidez. Utah-ko desertu handian kokatzen den Laku Gatz Handian kokatzen da.

 Land Arteko hainbat obrekin gertatzen den moduan, iraupen bat du. Esaterako, egin zen bezain pronto, urez bete zen, lakuaren uraren marea ezberdinak direla medio, espirala desagertu eta agertu egiten zen. Harrigarria izan zen, marea jeistean gatzek utzitako hondarrak aldaketak sortzen zituela  harrietan, hauek zurituz.
Hori bai, denborarekin, naturari egiten zaizkion kalte guztien ondorioz mantenduko da spiral berezi hau? Spiral honek inspirazioa eta esperantza sortzen dit. Naturaz inguratuta aukitzen zaren errepide baten amaieran zaude, bidai baten bukaeran, oinez ibiltzean sortutako sentsazioak ezin hobeak izan behar dira…


-end of the road-