Basaltu beltzezko 5000 tona erabili zituen Robert Smithsonek Spiral Jetty deritzon eskultura bitxi hau egiteko. 1970 ean egin zen harriak mugitzen zituen makinen bidez. Utah-ko desertu handian kokatzen den Laku Gatz Handian kokatzen da.
Land Arteko hainbat obrekin gertatzen den moduan, iraupen bat du. Esaterako, egin zen bezain pronto, urez bete zen, lakuaren uraren marea ezberdinak direla medio, espirala desagertu eta agertu egiten zen. Harrigarria izan zen, marea jeistean gatzek utzitako hondarrak aldaketak sortzen zituela harrietan, hauek zurituz.
Hori bai, denborarekin, naturari egiten zaizkion kalte guztien ondorioz mantenduko da spiral berezi hau? Spiral honek inspirazioa eta esperantza sortzen dit. Naturaz inguratuta aukitzen zaren errepide baten amaieran zaude, bidai baten bukaeran, oinez ibiltzean sortutako sentsazioak ezin hobeak izan behar dira…
-end of the road- |
No hay comentarios:
Publicar un comentario