28 noviembre 2010
08 noviembre 2010
PROIEKTUAREN GARAPENA (hasierako ideietatik hasita...)
Lehenik eta behin, Laidako hondartzaren kotatik eta parkina aurkitzen zen plataforma horren arteko harremana aldatu nahi genuen, 4m-ko saltoarekin apurtuz.
Honetaz gain, altuera handiagotik bista eta sentsazio berriak sortu nahi genituen. Honekin zerikusia duen proiektu batez influentziatu ginen, Ferrater-en Benidorm-eko paseoa.
Kurbadun forma horiekin lanean ibili ginen eta errepidea kurbatuko genuela erabaki genuen, trafikoa geldotzeko asmoarekin. Baina kurba horiek proiektuaren beste arlotan txertatzeko zailtasunak izan genituen eta ez ginen eroso sentitzen horregatik, itsas ertzetan aurkitzen diren arroketan fijatu eta proiektua forma errektangeluarrez garatuko genuela erabaki genuen. Hainbat azterketa egin genituen paperarekin, forma ezberdinak emanez.
Itsas-ertzean beraz, forma ezberdinekin jolastu genuen, maila ezberdinak sortuz. Proiektua dunaruntz luzatu genuenez, sortzen zen iskinan jolas gune bat bezala sortu genuen. Txirristak, eskailerak, piszinak ranpak... izango zituena.
4m-ko salto hori konponduta zegoen. Plataforman aurkitzen ginen. Bista berriak sortu nahi genituen, altuera ezberdinetatik ikusleak sentsazio, pertzepzio eta ikuspegi ezberdinak izatea lortu nahi genuen. Horregatik, eraikinak lotzen zituen eta hauen estalkien gainean kokatzen zen pasarela bat proiektatu genuen, 8mko altuera izango zuena. Pasarela honen bidez, oinezkoa kotxeen zaratetatik, oztopoetatik aldentzea ahalbidetzen genuen eta ibilbide berri bat sortzen genuen.
Pasarela honen gainean zeundenean, gauzak gertatzea nahi genuen. Horregatik pasarela hau eutsiko zuen egiturarekin jolastu genuen. Oinarri zirkularreko perfil laminatuak izango zen egitura. Perfil hauek inklinatuak egongo ziren, eta perfil bakoitzak erabilera ezberdin bat izango zuen:
1. Farola.
(oinan marraztutako bibiril horiekin adierazi dugu argia emango dituzten perfilak)
2. Eserlekua eutsiko zuena.
3. Estalkia izango zena
Bi motatako estalkiak egongo dira
Telazkoak
Zurrunak
3D-ak
Ebaketak:
Proiektuaren garapena eskematikoki
Oinezkoen paseo lineala eta kotxeen ibilbide lineala bateratzen dira autoen errepidea geldoagoa bihurtuz eta oinezkoen paseoarekin zeharkatuz.
Errepide sarea sahiesteko pasarela bat proposatzen da, ekipamenduen estalkiak lotzen dituena eta oinezkoentzako altueran eta oztopo gabeko bidea ahalbidetzen duena.
Paseoa mendebalderuntz luzatuko da, naturarekiko harremana sendotuz eta Urdaibaiko biosferan integratuz.
LAIDAKO HONDARTZARAKO AISIALDIRAKO PROPOSAMENA
kalitate hobean ikusteko aukera dago, hurrengo link honetan artxiboa deskargatuz:
http://www.megaupload.com/?d=J33E65NT
Suscribirse a:
Entradas (Atom)